Inprimatu

Maiatzaren 11n Donostiak ere Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du

.

“Zure bizitza gozoago egiteko, ez da besterena mingostu behar” leloarekin Bidezko Merkataritzaren Kordinakundeak, azukrearekiko kanpaina sustatu egin du. 

Azukreak, eguneroko produktu ohikoenetako batek, alegia, urtean 70.000 milioi dolar sortzen dituelako, enpresa multinazional gutxi batzuek kontrolatzen duten merkatu batean. Alternatiba gisa 2011. urtean, mundu osoan, Bidezko Merkataritzako 140.000 tona azukre ekoitzi ziren, aurreko urtean baino % 9 gehiago.

Donostian, ospakizuna Gipuzkoa Plazan izango da goizeko 11etatik arratsaldeko 20ak arte. Ordu horretan eta egun osoan zehar bidezko merkataritzako produktuak erosi dutenen artean Bidezko Merkataritzako produktuez osaturiko saski bat zozkatu egingo da.
Aurten, informazio zein dastaketa-postuak egongo dira baita bidezko merkataritzako produktuen salmenta-postuak ere.

Babeslea: