Inprimatu

Bidezko Sukaldaritza Tailerra

PROYDE-PROEGA GKEak Lakarirekin elkarlanean antolatutako tailerrean izena emateko epea zabalik dago.


Martxoaren lehen astean, La Salle ikastetxean PROYDE-PROEGA astea ospatuko da. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek, bere egitekoen artean, herrialde behartsuenetan garapenerako baliabideak eskaintzea du helburu, baita hori lortzeko gure gizartea sentsibilizatzea ere, eta horregatik azpimarratzen ditu laguntza ez ezik, gizatasuna eta elkarlana. Aste horretarako, ikasleekin hainbat hitzaldi eta hausnarketa saio izango dituzte.

Aurten, gainera, Lakari Kooperatibarekin elkarlanean, Bidezko Sukaldaritza tailer bi antolatu dituzte, 18 urtetik gorakoentzat bat, 15-18 urte bitarteko gazteentzat bestea.

Gizarte konprometituago bat helburu, aitzakia ederra, gazte nahiz heldu, kontsumo jasangarria sustatuz, eta elikadura osasuntsua zainduz, errezeta goxoak prestatzeko eta prestatu ondoren dastatzeko.

Izena emateko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da, edota 943 13 00 60 telefono zenbakira deitu. Bi ikastaroak doan dira.

Errezeten inguruko informazioa, data eta orduena, kartelean dira ikusgai.